Sobre nosotras

  • Hitzargin

    Paziente bakoitzarekin ikasten dugu.
    • Esperientzia

      Hitzargin beti gaude ikasten. Lehen edo bigarren hezkuntzako ikastetxeetan hezkuntza bereziko logopeda gisa. Edo Gautenan, Aspacen.

    • Enpatia

      Gure logopeda eta pedagogoek, eskarmentu handiko profesionalak izateaz gain, enpatia maila altua dute. Horregatik, beti jakingo dute nola sentitzen zaren guraso bezala.

    • Ebaluazioa

      Arazoa elkarrekin aztertzen dugu eta, bai kontsultan, bai ikastetxean eta baita etxean ere, landuko dugun metodologia zehazten dugu.

    • Denbora

      Erronka berriei aurre egiteko behar duzuen denbora guztia eskaintzen dizuegu, haurraren erritmora egokitzen gara, terapia erosoagoa eta eraginkorragoa izan dadin berarentzat.

  • HITZARGIK ITXIRIK

    Zeuden ateak irekitzen dizkizu.
  • HITZARGI Gu gara

  • Judith Ruiz de Gauna naiz

    Pedagoga Terapeuta  eta  Logopeda

    Erabaki bat hartu behar nuen. Pedagogian lizentziatura bukatu nuen Zorroagan, Donostian. Alde batetik, zoriontsu nintzen umeekin lan egiten utziko zidan karrera bat burutu nuelako. Betidanik maite izan ditut umeak. Baina bestalde, banekien ez zela erraza izango. Lana lortu nahi banuen, espezializatu beharra nuen.

    Logopedia zerbait berria zen. Etorkizuna zuen karrera bat zela esan zidaten. Nahiz eta nik asko ezagutu ez, ISEPek eskaintzen zuen Logopediako Graduondoko ikastaroan matrikulatu nintzen. Teoria interesgarria iruditzen zitzaidan. Baina praktiketan hasi ginen egunean ulertu nuen lanbide honen benetako balioa.

     

  •  

     

  • Estitxu

    Batzuetan bihotzak agintzen didana egitea gogoko dut. Estibaliz Hitzargira etorri zen egunean, horixe egin nuen. Eta asko pozten naiz egin izanaz. Baziren jada 5 urte nire lankideak bere bidetik jarraitu zuela. Hitzargik hazten jarraitzen zuen eta lokal handiago batera aldatzeko unea iritsia zen.

    “Hainbeste tokirekin”, pentsatu nuen, “zentzua du beste logopeda bat kontratatzeak”.

    Hainbat profesional elkarrizketatu nituen, denak zoragarriak. Baina egun batean, Estibalizek atea jo zuen. Hizketan aritu ginen. Bion artean zegoen energia oso positiboa zen. Langilea, umila, arduratsua eta ikasteko eta lan egiteko gogotsu zegoenaren irudipena izan nuen. Hautagai guztien artean, Estibaliz zen lan esperientzia gutxiena zuena, baina bere gainerako dohainek konbentzitu ninduten.

    Eta asmatu nuen.

  •  

     

  • Estitxu Calderon naiz

    Pedagoga  eta  Logopeda  

    Kolegiatu zenbakia 480165

    Pedagoga ere banaiz (EHU-n lizentziatua) eta, Judithek bezala, ISEP-ek Logopedian eskaintzen zuen masterra egin nuen, bertan asko gozatu eta ikasi nuen, logopediaren alderdi klinikoena erakusten baitzuten. Ume autista eta garun-paralitikoekin lan egiteko aukera izan dut ASPACEn, erronka handiko lana baina guztiz gogobeteangarria.

    Hamar urte daramatzat Judithekin lanean eta gaur egun, profesional, logopeda eta ama bezala lotzen gaituen harremanak oso giro positiboa eta atsegina helarazten die gure pazienteei.

     

  • Hitzargiri buruzdiotena.

    • Nire alabarekin burutzen duten lana oso era positiboan balioesten dut, esparru desberdinetan jarduten baitute eta hori baita berak behar duena. Lehen egunetik gehien baloratu dudana bakoitzaren kasuari jartzen dioten arreta da. Ez dituzte kasu guztiak bat bezala hartzen, ume bakoitzaren xehetasun guztiak ezagutzen saiatzen dira eta berariazko arazoan lan egiten dute.

      SUSANA SERRANO
      Albaren ama, 3 urte zituenetik dator HITZARGIRA.
    • Jasotako arreta oso ona da eta jarraitu beharreko helburuei buruzko informazio asko eskaintzen didate beti. Ikasturte hasieran xede batzuk ezartzen ditugu eta ikasturte amaierarako ongi beteta izaten ditugu. Arreta pertsonalizatua eta niregan erakutsitako interesa nabarmenduko nituzke HITZARGITAZ.

      BORJA MARTINEZ DE ANTOÑANO
      Estudiante de Bachiller. Trabaja en HITZARGI técnicas de estudio.
    • Hitzargin eskaintzen duten arreta ezin hobea da, gertukotasuna helarazten dute eta oso profesionalak dira. Hasieratik, eta errehabilitazio guztian zehar, beharrezko nuen informazio guztia jaso dut modu apropos eta eraginkorrean. Oso lan ona burutu dute eta ahotsa berreskuratu dut bi hilabetetan. Uste nuena baino lehenago. Logopedak izandako tratu bihozbera eta gertukoa nabarmenduko nuke.

      AITOR BARRIOS GOENAGA
      Viene a HITZARGI porque tiene Nódulos Vocales . 41 años