Servicios

  • Borondatea eta irmotasuna !

    Hauek dira tratamenduan zehar arrakastarako behar diren gaitasunak
  • IRAGANA Zure haurrak sentitzen zuena

    Ikastetxetik negar batean itzuli al da zure haurra kideak bere hizketaz parre egiten dutelako? Baztertua sentitzen al da? Geroz eta gehiago kostatzen al zaio beste umeekin harremanak izatea? Mintzatzeko zailtasunek estresa, tristura eta sufrimendua eragiten al diote?

    Gaur arte. Elkar lanean arituko gara egoera honi amaiera emateko. Zure haurraren bizitza nola eraldatuko dugun ikusi Logopedia Terapien bitartez.

    Hitzargin hizkuntzaren bitartez komunikatzen erakusten dugu.

     

  • ORAINALDIA Zure haurrak orain sentitzen duena

    Gidatu egingo zaitugu hizkuntzaren bitartez bere nortasuna azal dezan. Lotsarik gabe. Beldurrik gabe. Nahi duenean jarduteko gai sentitzeko. Esperientzia ikaragarriak  bizitzeko eta gero besteei kontatzeko gaitasuna izateko. Autoestima on bat izateko. Beste hizkuntzak ikasteko eta munduan zehar konfidantzaz bidaiatzeko. Burujabea izateko eta nahi duena egin ahal izateko.

    Inongo mugarik gabe hitz egiteko, abesteko eta barre egiteko.

     

     

  • HITZARGI ETA ZU
    Komunikazioa ezinbestekoa da zure haurrak harremanak izan, ikasi, ondo pasa eta zoriontsu izateko. Hitzargin bere hitzen jarioa lortuko dugu. Informa zaitez mintzairaren arazoen inguruan eta Hitzargin eskaintzen ditugun tratamenduen inguruan. Gure arrakastak. Logopedian dauden azken aurrerabideak. Egin zaitez gure albistegi digitalaren harpidedun eta jaso itzazu berri interesgarriak.
  • Patologiak

    Gogoratzen al zara “trabatu” egiten zen zure klasekide hartaz? Oso gaizki pasatzen zuen ozenki irakurri behar zuenean edo irakaslearen galderei erantzun behar zionean. Eta urduri jartzen zenean, oraindik eta gehiago blokeatzen zen, eta begirada guztien arreta lortzen zuen.

    Trantze txarra umearentzat!

    Orain, gurasoaren ikuspuntutik, ez zenuke nahi zure seme/alaba egoera horretan egotea, ezta?

    Horregatik garrantzitsua da lehenbailehen esku hartzea.

    Zure seme/alabaren hitz jarioan zailtasuna antzeman al duzu? Hotsak, silabak edo hitzak errepikatzen al ditu? Etenaldi luzeak egiten al ditu hitz egiten hasi nahi duenean?

    Eskaiguzu aholkua bere disfemia (toteltasuna) diagnostika eta trata dezagun.

    Tratamendu goiztiar batekin hasten bagara, bi eta bost urteren artean, emaitza bikainak lortuko ditugu. Toteltasuna garatu baino lehen ezabatuko dugu.

    Zure seme/alaba helduagoa bada, edo zu bazara disfemia pairatzen duena, kontrolatzen lagun diezazukegu eta egoera asko hobetu dezakegu.

     

    Zure seme/alabari lotarako txupetea kentzea kosta zitzaizun? Hatza miazkatzeko ohitura al zuen? Orain begetazioak/adenoideak ditu eta ahotik hartu behar al du arnasa?

    Hauek dira irensketa atipikoa sortzen duten eragiletako batzuk. Zure seme/alabak zuzena ez den irensteko era bat “ikasi” duela esan nahi du honek. Kasu askotan dentistak edo odontologoak hautematen du, izan ere, hortzak ez dira ondo “egokitzen”. Otorrinoak ere diagnostikatzen du.

    Irensterako orduan, ezpain artetik mihia apur bat nola ateratzen den ikusiko duzu, aurreko hortzen (ebakortzak) artean jartzen baitu. Batzuetan atzerago jartzen dute mihia (aurreko eta atzeko aginen artean). Kasu hauetan profesionalak hautemango du.

    Gure tratamenduaren helburua irensketa eredu egokia lortzea izango da, hortz eta mihia bere kokaleku egokian egon daitezela.

     

    Irakurtzean letrak nahastea al da dislexia? Guraso askok galdetzen digute.

    Eta erantzuna da: bai eta ez.

    Dislexiak hain ezagunak ez diren beste hainbat sintoma ere eragiten ditu.

    Hitzargin, zure txikiarengan, lehenbailehen hautematen lagundu nahi dizugu. Horregatik, ikastetxe eta guraso eskolekin elkarlanean aritzen gara diagnostiko goiztiarra sustatzeko. Egokiena 4 eta 6 urteren artean tratatzen hastea baita.

    Nola jakin dezaket nire seme/alabak dislexia ote duen?

    • Zure seme/alabak irakurtzen duenean: letrak nahasten ditu, silabak aldatzen ditu, hitzak ordezten ditu, irakurtzen du baina ulertu ez, letrak edo hitzak gehitzen ditu…
    • Zure seme/alabak idazten duenean: letrak tokiz aldatzen ditu, kendu egiten ditu, gehitu, ez da bere idazkera ulertzen, ortografia akats asko egiten ditu, arkatza era desberdin batean hartzen du…
    • Kalkuluak egitean, zure seme/alabak: ez du denbora ondo kontrolatzen, erlojua erabiltzeko zailtasunak ditu, diruarekin kontuak egitea kosta egiten zaio…
    • Zure seme/alabak koordinatzerako orduan: botoiak lotzea zaila egiten zaio, xerra moztea, bizikletan ibilitzea, patinatzea… goian eta behean nahasten ditu, eskubi eta ezker…
    • Buruz ikasterako orduan: aurreko egunean ikasitakoa gogoratzea kosta egiten zaio, soinuekin erraz galtzen du arreta, grafiko, irudi edo ikonoekin errazago ikasten du eta testuak direnean gehiago kostatzen zaio.
    • Hitz egiten duenean: osatugabeko esaldiak erabiltzen ditu, hitz luzeak ez ditu ondo ahoskatzen, artikuluak ”jaten” ditu…

    Bere izaeran ere agertzen da dislexia. Ez da batere txukuna edo, alderantziz, zeharo txukuna da? Perfekzionista al da? Oso sentibera al da? Bat-bateko aldarte aldaketak al ditu? Aparteko jakin-nahia eta oso sortzailea al da?

    Adi egon sintoma guzti haueri.

    Nire seme/alabak dislexia badu, beste haurrak baina adimen gutxiago al du?

    Inondik ere. Idatzizko testuen ulermen zailtasuna da dislexiaren ezaugarririk esanguratsuena, honek ikastaldian arazoak sor ditzake, baina adimen normala edo adimen altuagoa duten umeetan ageri ohi da.

     

    Jende askok logopedaren betebeharra dislaliarekin lotzen du, hau da, zenbait fonema zuzen ahoskatzeko zailtasunarekin.

    Artikulazioaren trastorno honek zailtasun handiak sor ditzake umeari ulertzerako unean. Gutxietsiak  sentitzera beldurra dute, lotsa, ahalkea… Horregatik, bere gertuenekoak ez diren beste edozeinekin hitz egitea saihestuko du.

    Eta zu, guraso bezala, ahalegin handiak egingo dituzu zure seme/alabak dioena “ulertzeko”. Arreta handia jarriz, zure seme/alaba ulertzen ikasiko duzu.

    Baina lehenbailehen esku hartzea hobe izango da, erraztasun osoz komunika dadin eta hitz egitea ez dakion gerta “tortura” bat.

    Dislalia desberdinak daude:

    • Ebolutiboa: haurra ez da gai entzundako hotsak imitazioz errepikatzeko.
    • Funtzionala: ezpainen, mihiaren etab. asalduragatik izaten da. Honek letrak ondo ahoskatu ezin izatea eragiten dio.
    • Audiogena: entzumen-mugapen batengatik.
    • Organikoa: haurrak trastorno neurologikoren bat du jaiotzetik edo gaixotasun baten ondorioz, garuneko lesio bat pairatu du (disartria) edo anomalia anatomikoren baten ondorioz, edo mintzaira-oraganoetan malformazioak ditu (disglosia).

    Hauek dira kausak eta guk emaitzak bilatzen ditugu.

    Zure seme/alabak harremanak izateko, ikasteko, ondo pasatzeko eta zoriontsu izateko, komunikazioa ezinbestekoa da.

     

    Zure bi urteko haurrak nekez hitz egiten du edo ez zara gai esaten duena ulertzeko? Zure haurrak hiru urte ditu eta ez da gai esaldi errazak sortzeko? Errazagoa gertatzen al zaio keinuen bitartez komunikatzea eta hitz egitea saihesten al du?

    Haur batek mintzairan atzerapena duela diogu ohi baino urte bete edo urte eta erdi beranduago hasten bada hitz egiten.

    Ez larritu.

    Haurrek oso erantzun ona ematen diote terapiari eta denbora gutxian aurrerapauso handiak ikusiko dituzu.

    Gainera, haurrari laguntzen lagunduko dizugu. Horretarako, haurraren mintzaira suspertuko dituen teknikak erakutsiko dizkizugu.

    Lan-talde handi bat izango gara.

     

  • UTZI ZURE AHOTSA HEDATZEN Hitzargiren laguntzaz.

    Irakaslea al zara? Jendaurrean egiten al duzu lan? Zure lanbideagatik ordu asko igaro behar al dituzu hitz egiten?

     

    Ziur behin baino gehiagotan “behartu” duzula ahotsa. Ala agian, soinu, hauts, lurrun, aire girotu… asko dagoen tokietan egoten zara eta honek, hitz egiterako orduan, ahalegin gehigarri bat egitera behartzen zaitu. Edo gaixotasun luze baten ondorioz, ahulago zaude bai fisikoki baita psikologikoki ere.

    Jarri harremanetan Hitzargirekin, lagundu zaitzakegu. Zure hitzak era natural batean heda daitezen. Eta komunikazioarekin berriz gozatu dezazun.

     

  • IKUSI NOLA LAGUN ZAITZAKEGUN
  • Metodoa

    Tratamendua Hitzargin
    • Elkar ezagutzea

      Lehen urratsa elkarrizketa bat izatea da. Zure lankidetza ezinbestekoa da prozesuan eta aktiboki parte hartzeko eskatuko dizugu, emaitza onenak lortzeko ahalik eta denbora laburrenean.

    • Ebaluazioa

      Gainera, esplorazio probak egingo ditugu. Honek, asaldura identifikatzen lagunduko digu eta ondorioz, zure haurrarentzako tratamendurik egokiena aukeratuko dugu. Terapia bere neurrira diseinatuko dugu eta txosten logopedikoa emango dizugu.

    • Terapia

      Ondoren, kontsultan egingo diren saioekin jarraituko dugu eta etxean egin beharreko ariketak jakinaraziko dizkizugu. Entretenigarriak eta atseginak izango dira, haurrak jolas bat bezala hartu ditzan.

  • Hitzargiri buruzdiotena.

    • Nire alabarekin burutzen duten lana oso era positiboan balioesten dut, esparru desberdinetan jarduten baitute eta hori baita berak behar duena. Lehen egunetik gehien baloratu dudana bakoitzaren kasuari jartzen dioten arreta da. Ez dituzte kasu guztiak bat bezala hartzen, ume bakoitzaren xehetasun guztiak ezagutzen saiatzen dira eta berariazko arazoan lan egiten dute.

      SUSANA SERRANO
      Albaren ama, 3 urte zituenetik dator HITZARGIRA
    • Jasotako arreta oso ona da eta jarraitu beharreko helburuei buruzko informazio asko eskaintzen didate beti. Ikasturte hasieran xede batzuk ezartzen ditugu eta ikasturte amaierarako ongi beteta izaten ditugu. Arreta pertsonalizatua eta niregan erakutsitako interesa nabarmenduko nituzke HITZARGITAZ.

      BORJA MARTINEZ DE ANTOÑANO
      Batxilergoko ikaslea. Ikasketa teknikak lantzen ditu HITZARGIN
    • Hitzargin eskaintzen duten arreta ezin hobea da, gertukotasuna helarazten dute eta oso profesionalak dira. Hasieratik, eta errehabilitazio guztian zehar, beharrezko nuen informazio guztia jaso dut modu apropos eta eraginkorrean. Oso lan ona burutu dute eta ahotsa berreskuratu dut bi hilabetetan. Uste nuena baino lehenago. Logopedak izandako tratu bihozbera eta gertukoa nabarmenduko nuke.

      AITOR BARRIOS GOENAGA
      Ahots kordetako noduluak dituelako dator HITZARGIRA. 41 urte