• HITZARGI ETA ZU

    Komunikazioa ezinbestekoa da zure haurrak harremanak izan, ikasi, ondo pasa eta zoriontsu izateko. Hitzargin bere hitzen jarioa lortuko dugu. Informa zaitez mintzairaren arazoen inguruan eta Hitzargin eskaintzen ditugun tratamenduen inguruan. Gure arrakastak. Logopedian dauden azken aurrerabideak. Egin zaitez gure albistegi digitalaren harpidedun eta jaso itzazu berri interesgarriak.
  • Utzi asmatzen hau zara zu.

    Bi urte dituen haur baten gurasoa zara eta ezin duzu berarekin komunikatu, oraindik ez baitu hitzik esaten.

    Hiru urte beteak dituen haur baten gurasoa zara, oraindik esaldi erraz bat egiteko gai ez dena. Keinu eta bokalizazioak erabiltzera behartuta dagoena bere sentimenduak eta maitasuna adierazteko.

    Bai? Zu al zara?

    Ala, agian, zure haurrari ideiak segidan ezartzea eta adieraztea kosta  egiten zaio bai etxean zuekin eta baita ikastetxean irakasle eta lagunekin. 

     

  •  

  • Eta zenbait fonema zailak egiten zaizkiola antzeman duzu... eseak edo erreak, batez ere... Saiatzen da, baino ez du lortzen. Eta zu kezkatuta zaude. Oso kezkatuta.

    Bere mintzamenaren erritmoan ere aldaketak igartzen dituzu. Silabak errepikatzen ditu errepikatu behar ez lituzkenean… Bat-bateko etenaldiak daude bere esaldietan. Eta zu beldurtuta.

    Edo letrak ordezten ditu. Edo ez ditu aipatzen. Edo alderantzikatu ere egiten ditu. Eta guzti honek bere ikasketa prozesua mantsotzen du. Bere ulermenean eragin handia du. Ez du ulertzen irakurtzen duena eta frustratu egiten da. Minutu gutxitan egin daitezkeen etxeko lanekin orduak pasatzen dituela ikusten duzu.

    Eta zu kezkatuta zaude. Oso kezkatuta.

     

    • Dislalia
    • Disfemia
    • Dislexia
    • Disgrafia
    • Terapia miofuntzionala
    • Irensketa atipikoa
    • Atzerapen arin eta larriak mintzairan
    • Afasiak
    • Ahotsaren nahasmenduak
  • HITZARGIK ITXIRIK ZIRUDITEN

    Ateak irekitzen dizkizue.
  • HAU DA HITZARGINola egiten dugu

    • Informazioa

      Behar duzun idatzizko informazio guztia eskaintzen dizugu, jarraibide eta orientabide errazekin.

    • Ebaluazioa

      Arazoa elkarrekin aztertzen dugu eta, bai kontsultan baita etxean ere, landuko dugun metodologia zehazten dugu.

    • Denbora

      Erronka berriei aurre egiteko denbora guztia eskaintzen dizugu. Bere lan erritmora egokitzen gara, haurrarentzat terapia erosoagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

    • Emaitzak

      Hilabete gutxiren buruan, bere bizi kalitatea hobetuko da hain kezkagarria zaizuen mintzaira arazoari dagokionez. Emaitza onak lortzen ditugu beti.

    • Terapia

      Banakako errehabilitazio prozesua eskaintzen dugu, bere beharrei egokitua. Material berri eta erakargarria erabiltzen dugu.

    • Enpatia

      Zuen arazoekin bat egiten dugu. Gure lantaldeak ezin hobeki ulertzen du zure arazoa. Enpatia maila altua dugu. Badakigu zer sentitzen duzun guraso bezala.

  • Hitzargiri buruzdiotena.

    • Nire alabarekin burutzen duten lana oso era positiboan balioesten dut, esparru desberdinetan jarduten baitute eta hori baita berak behar duena. Lehen egunetik gehien baloratu dudana bakoitzaren kasuari jartzen dioten arreta da. Ez dituzte kasu guztiak bat bezala hartzen, ume bakoitzaren xehetasun guztiak ezagutzen saiatzen dira eta berariazko arazoan lan egiten dute.

      SUSANA SERRANO
      Albaren ama . 3 urte zituenetik dator HITZARGIRA.
    • Jasotako arreta oso ona da eta jarraitu beharreko helburuei buruzko informazio asko eskaintzen didate beti. Ikasturte hasieran xede batzuk ezartzen ditugu eta ikasturte amaierarako ongi beteta izaten ditugu. Arreta pertsonalizatua eta niregan erakutsitako interesa nabarmenduko nituzke HITZARGITAZ.

      BORJA MARTINEZ DE ANTOÑANO
      Batxilergoko ikaslea. Ikasketa teknikak lantzen ditu HITZARGIN.
    • Hitzargin eskaintzen duten arreta ezin hobea da, gertukotasuna helarazten dute eta oso profesionalak dira. Hasieratik, eta errehabilitazio guztian zehar, beharrezko nuen informazio guztia jaso dut modu apropos eta eraginkorrean. Oso lan ona burutu dute eta ahotsa berreskuratu dut bi hilabetetan. Uste nuena baino lehenago. Logopedak izandako tratu bihozbera eta gertukoa nabarmenduko nuke.

      AITOR BARRIOS GOENAGA
      Ahots kordetako noduluak dituelako dator HITZARGIRA. 41 urte.